XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa
Testuingurua
Ale bikaina zan eta unerik
Aztertu eban: eder-sendoa zan eta aile fina eukan, idun baltz eta hego urreztatuak
Pozarren, kaiolan sartu eta etxera bihurtu zan.
Etxekoak zorionak emon eutsoezan.
Kikara baten sartu eta zaintzeari ekin eutsan.
Mila jera eta milika egiten eutsazan, magiztrariak kirkilen bat noz eskatuko.
Baina Txeng-en semeetariko batek, bederatzi urtetakoa, aita kanpoan zala probetxatuz kikararen estalgia jaso eta barruan egoana ikusi eban.
Kirkilak triska bat egin eta lurrera joan zan.
Mutikoa atzetik joan jakon baina ez eban eskuratu.
Azkenean eskua ganean jarri eutsan baina bertan zapaldu eban.
Luze barik hil zan kirkila.
Umea, arrozturik, amagana joan zar negar baten.
Andrea zehatz zurbildu zan.
- Hau da gure hondamendia!
Umeak negar-zotinka urten eban.